Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) udalen eta eskolen esku utzi ditu Korrikari buruzko diptikoak. Horiek 12 hizkuntzatan eskuratu daitezke; euskaraz ez ezik, gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez, arabieraz, urduz, woloferaz, errusieraz, portugesez, katalanez, errumanieraz eta ukraineraz. Getariako UEMAko teknikari Goizane Aranak jakitera eman duenez, dagoneko, Iturzaeta Herri Eskolara eraman dituzte.

UEMAtik azaldu dutenez, ​”hainbat udalerritan atzemandako beharrari erantzun nahian” sortutako egitasmoa izan da: “Izan ere, etorri berri askok ez dakite oraindik zer den eta zergatik egiten den Korrika eta informazioa emateko nahiz bizilagun guztien parte hartzea sustatzeko sortutako baliabidea da”. Diptikoan, Korrikari buruzko informazio orokorra emateaz gain, eskolak moldatzeko moduko datuak ere badaude; esaterako, Korrika eta Korrika Txikia herritik noiz pasako diren zehaztu ahal izateko.

 

Lotutako albisteak: