Aurrez bertan behera geratutako haurrentzako idazketa tailerra egingo dute datorren ostegunean, martxoaren 21ean, Getariako Udal Liburutegian. 17:00etan hasiko da saioa.

Jakinarazi dutenez, 8 eta 12 urte arteko haurrek bakarrik har dezakete parte. Guztira, 15 plaza daude, hortaz, beharrezkoa da ekitaldiaren aurretik izena ematea. Horretarako liburutegia@getaria.eus helbidera idatz daiteke.

Bi egunez itxita

Idazketa tailerraren aurreko egunetan, hau da, martxoaren 19an eta 20an, itxita egongo da liburutegia, “mantenu eta konponketa lan batzuk behar bezala egiteko”.

Liburuak utzi behar dituztenei sarreran dagoen buzoia erabiltzeko eskatu diete.

 

Argazkia: Getariako Udal Liburutegia.

 

Lotutako albisteak: