Getariako Udal Liburutegiak sare sozialen bitartez jakitera eman duenez, eta udalak baieztatu digunez, aste honetan zehar liburutegia itxita egongo da. Zabaldutako mezuaren arabera, erabiltzaileen “jarrera arazoak direla eta, konponbidearen bila” ariko dira lanean aste honetan.

Hortaz, bihar egitea aurreikusita zegoen Gu itsasoan, itsasoa gugan idazketa tailerra bertan behera geratu da. Izaskun Igoa idazleak gidatuta, 8 eta 12 urte arteko umeei zuzendutako ekintza da. Udaletik aurreratu dutenez, lan saioa egiteko beste hitzordu bat jarriko dute aurrerago.

Argazkia: Getariako Udal Liburutegia