Getaitri Triatloi Klubak duela ordu gutxi jakinarazi duenez, “klubaren esku ez dauden kanpo faktoreek eraginda”, egunez aldatu behar izan dute Getariako VIII. Triatloia. Maiatzaren 4an ziren egitekoak baina aldaketaren ondorioz, maiatzaren 18an izango da proba. Ordua bere horretan mantenduko da; 16:00etan hasiko da.

Klubak ohartarazi du izen-ematea atzera bota nahi duten pertsonei dirua itzuliko zaiela. Horretarako, RockTheSport wegbunearen bitartez jar daitezke beraiekin harremanetan. Lehengo izen-ematearekin aurrera jarraitu nahi dutenek, berriz, ez daukate ezer egin beharrik.

 

Lotutako albistea: