Gurean, heriotzarekin eta dolu prozesekin lotu izan dugu Manex Beristain Agirre, izan ere, Hitz egin dezagun heriotzaz saioak gidatu ditu azken urtean Getarian. ARTZAPEren 236. zenbakian azaldu zuenez, “bizitzan, negarra eta barrea eskutik helduta doaz, bizitza eta heriotza bezala”. Hala, barreterapia saioak ere ematen ditu Beristainek.

Aurrerago Getarian barreterapia tailer bat emateko taldea sortu asmoz, gaiari buruzko hitzaldi dinamikoa emango du azpeitiarrak gaur, apirilak 23. Hitzordua 19:00etan izango da, Alondegian, eta jakinarazi duenez, terapia mota horren ingurukoez zein barrearen onurez ariko da. Era berean, barreterapiako zenbait jolas erakutsiko ditu.

 

Argazkia: Iturzaeta Herri Eskola

 

Lotutako albisteak: