Mater Ontzi Museo Ekoaktiboa Zero Zabor Uretan kanpaina ari da bultzatzen aurten ere hainbat eragilerekin, erakunderekin eta kolektiborekin. Horren helburua da hausnarketa sustatzea eta zaborren problematikari irtenbideak bilatzeko partaidetza-prozesu bat sortzea.

Azken urteetan bezala, Mater ontzia bera Euskal Herriko hainbat portutan, tartean Getariakoan, egongo da ikusgai uztailean. Orain, ordea, bestelako lanketa bat egin du bisitatuko dituen herrietako umeekin. Zabor itsas hondakinen munstroa eta Bio izaki bizidunen sare magikoa ardatz hartuta, lehena txikitu eta bigarrenaren zaintza areagotzeko mezuak sortzeko eskatu diete haurrei.

Egindako lanaren emaitza, atzotik ostiralera arte, ikusgai dago udaletxeko sarreran, kartel erakusketa jarri baitute. Han dauden ZABOR eta BIO panpinak ere. Gurea da, aurten, kanpainako lehen herria eta gero beste hainbatetan jarriko dute erakusketa.

 

Lotutako albisteak: