Map Unavailable

Eguna/Ordua
Data(k) - 2020/12/27
12:00 am


Elurrek Londresko The Pink Flamingo klubean egiten du lan. Dantzatzeaz eta kantatzeaz gain, bere showa izatea lortu du eta gauero jende asko joaten da bera ikustera. Harrigarria izan da Elurren eraldaketa. Izan ere, duela 10 urtera arte baserrian bizi zen bere familiarekin. Nola demontre lortu du baserritar euskaldun honek underground mugimenduko modako artista izatea Londresen? Zergatik da Beyonce guzti honen erruduna?

Esnatu Naiz antzerkia, dantza eta musika nahasten dituen showa da. Identitatea, giza-harremanak eta sexualitatea ditu hizpide, besteak beste.

Sarrerak, 5 eurotan, abenduaren 15ean, 16:30etik aurrera, Berdura plazan; abenduaren 16etik aurrera turismo bulegoan.

Antolatzailea: Getariako Udala.

 

Lotutako albisteak: