Mundubiraren Ubera programazioaren baitan, Elkano Fundazioak eta Getariako Udalak antolatutako hitzaldi zikloa da Elkano ala Elkanoak: historia, memoria eta kontaerak. Gaur azken saioa egingo da, 19:00etatik 20:30era,  Getariako Iturzaeta aretoan. Modu presentzialean bertaratzeko, beharrezkoa da aurretiaz Getariako turismo bulegoan izena ematea. Hala ere, fundazioaren Youtubeko atarian, hitzaldia zuzenean jarraitzeko aukera egongo da.

Gaurkoan, narratiba historikoen eraikuntzaren inguruan, hitzaldi zikloan ateratako ondorio nagusiei buruz arituko dira solasean. Gaizka Aranguren, Xabier Kerexeta eta Martxelo Otamendi izango dira gaurko solaskideak.

 

Lotutako albisteak: