Aranzadi Zientzia Elkarteak, Elkano eta Kutxa fundazioekin elkarlanean, gauzatu du Euskal Herriko zeruaren lehen planisferioa. Orain arte erabiltzen zena 40 graduko ipar latitudekoa zen, hau da, Madril zuena ardatz; oraingoak, aldiz, 43 gradukoa du eta gure lur eremuarekiko paralelo dagoen zeru sabaia islatzen du.

Gaur eguerdian egin dute proiektuaren aurkezpena Getarian. Bertan parte hartu dute Virginia Garcia Aranzadiko Astronomia Saileko zuzendariak, Rafa Zulaika Elkano Fundazioko proiektu buruak eta Iñigo Atorrasagasti Kutxa Fundazioko ordezkariak. Azaldu dutenez, bi urte behar izan dituzte San Anton mendian egindako behaketa batetik sortuko ideia gauzatzeko.

Astelehenetik aurrera, salgai

Lana bi elementuz osatuta dago: kartoizko planisferioa eta hura nola erabili azaltzen duen liburuxka. Material guztia euskaraz argitaratu dute eta eskuragarri dago jada Berria egunkariaren webgunean. Datorren astelehenetik aurrera, berriz, liburu dendetan eskuratu ahal izango da.

 

Argazkia: Elkano 500 Fundazioa

 

Lotutako albisteak: