Afrika Bibang musikariak eman dio bart hasiera Getariako Udalak prestatutako Getarian.Gozatu.Kultura. programari. 22:00etatik minutu gutxi pasata agurtu zituen frontoian bildu ziren berrehun ikus-entzuleak, eta ordubete inguruko emanaldia eman zuen.

Emakumeak diskoa kaleratu berri du Afrikak eta bertako abestiak interpretatu zituen atzo. Eskubideez, galdutako maitasunaz eta “maitasun onaz” aritu zen, besteak beste.

Atzo martxan jarritako ekitaldi sortaren baitan, bertso saioa izango da gaur, 18:00etan, Meagan. Uxue Alberdi, Julio Soto, Beñat Gaztelumendi eta Miren Artetxe ariko dira kantuan.