Datorren astelehenetik aurrera jarriko du indarrean udako ordutegia Udal Elkarteak. Hala, abuztuaren 2tik 31ra, jendaurreko harrera zerbitzua astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara, eskainiko da.

Udal Elkarteak jakinarazi duenez, aurrez aurreko zuzeneko arretaz gain, harremanetarako ondorengo bideak ere erabilgarri egongo dira uda osoan zehar: 943 89 08 08 telefono zenbakia, harrera@urolakosta.eus posta helbidea eta zerbitzu telematikoak (egoitza elektronikoa). Gainerako zerbitzu guztiak bere horretan mantenduko dituztela adierazi dute.