Maurizia Aldeiturriagak ohi zuen moduan, bizi eta energiaz, aritu ziren atzo Aukeran dantza konpainiakoak, Sahatsaga kiroldegian egindako emanaldian. Ni Maurizia naz ikuskizunak pandero jotzaile zeberiotarra du ardatz; konpainiako kideek dantza eta panderoaren bitartez irudikatu zuten haren jarduna eta bizimodua.