Bederatzi jardunaldiren ostean, datorren asteburuan jokatuko dira futbito txapelketako finalerdietako lau partidak. Bihar, Kopako bi partida egingo dira: 21:00etan hasita, Izarrik eta Xaguk elkarren aurka neurtuko dituzte indarrak; eta 22:00etatik aurrera, Kaia/Kaiperen eta Haitzeren artean egingo da bigarren norgehiagoka. Igandean, berriz, Ligako bi partidak jokatuko dituzte. 17:00etan, Txoko eta Astillero elkarren aurka arituko dira eta 18:00etan, Iribar eta Balearri.
Asteburuko partidetan erabakiko da nortzuk izango diren Kopako nahiz Ligako talde finalistak. Momentuz, honelaxe dago X. Floren Memorialako sailkapena:
Lotutako albisteak:
- Atzeratutako partidak jokatu ostean, aldaketak izan dira sailkapenean.
- Txokok lidertza sendotu du.
- Aldaketarik ez X. Floren Memoriala futbito txapelketaren sailkapenaren buruan.
- Txokok lidertzari eutsi dio X. Floren Memorialean.