Dagoneko zabalik dago Javier Martin irakasleak emango dituen jantzigintzako eta fantasiazko goi-mailako joskintzako teknikei buruzko ikastaroetan izena emateko epea. Izen-ematea Cristobal Balenciaga Museoaren webgunetik egin daiteke eta horretarako azken eguna ekainaren 2a, osteguna, izango da.

Uztailaren 4tik 8ra, jantzigintzaren inguruko 35 orduko ikastaro aurreratua egingo da. Parte hartzaileek “Parisko Balenciaga Etxean egindako jantzi-joko bati dagokion jaka bat landuko dute”. Interesatuek ondorengo galdetegia beteta eman beharko dute izena. Uztailaren 18tik 22ra, berriz, fantasiazko joskintzari buruzko ikastaroaren bigarren edizioa egingo da. Hau ere 35 orduko ikastaroa izango da eta partaideek “soineko baten osagai jakin batzuk” landuz, “Balenciaga etxeko fantasiazko tailerretan erabilitako metodo zehatzetan” sakonduko dute. Izen ematea ondorengo galdetegia beteta egin beharko da.

Saioak gaztelaniaz izango dira eta ikastaro bakoitzean, gehienez, 16 lagunek parte hartu ahal izango dute. Gutxieneko plaza kopurua bete ezean, ikastaroa bertan behera geratuko litzatekela ohartarazi du antolakuntzak.