577,71 puntu lortuta, sailkapenaren lehen postuan jarri da Iruene. Orain arte, 537,18 puntutan zegoen ezarrita langa; izan ere, 12. denboraldiko lehenenengo astean puntuazio horixe lortu zuen Beldak eta joan den astera arte, inork ez du hura gainditzerik lortu. Aste honetatik aurrera, beraz, Getaiarrak taldeko irabazle izateko emaitza hobeak lortu beharko dituzte lehiakideek.

Denboraldiko hirugarren aste honetan, Ainhoa eta Aitor IO izan dira bigarren eta hirugarren sailkatuak, hurrenez hurren, 535,39 eta 506,93 punturekin.