• ·Ospakizuna Getariako Batzokian astelehenean, abenduaren 25ean, 12:00etan izango da.

Urtero bezala eta ohiturari jarraituz, Getariako EAJ-PNVk Eguberri eguneko hamaiketakoa egingo du datorren astelehenean, abenduaren 25ean, Getariako Batzokian (Aldamar kalea, 22) 12:00ak inguruan. Adierazi dutenez, aurtengoan, gainera, berrikuntzak izango dira.

Herritar guztiak gonbidatuak daude, berriz ere, Gabon giroan murgildurik bertara hurbildu eta Eguberriak denon artean ospatzera.