Auzotarrek egindako proposamenari erantzunez, Askizuko frontoiaren alboan komun publikoak eraiki ditu Getariako Udalak. Lanen zati handiena Iparragirre enpresak egin ditu da eta esku-hartze horietarako, Udalak 35.922,98 euroko inbertsioa egin du. Saneamendu eta argiteriako hainbat lantxo, aldiz, udal langileek egin dituzte.

Udaletik jakinarazi dutenez, “arrazoi desberdinak” tarteko, lanak “atzeratu” egin dira baina, jada, komunak irekita eta erabilgarri daude. Udalak kontratupean hartutako enpresa arduratuko da garbiketaz eta garaiaren arabera, garbiketa aldien maiztasuna egokituko dute.

Argazkia: Getariako Udala