Kultur eta Sormen industriei begira egiten dituen egitasmoen baitan, apirilaren 18rako, proiektuen komunikazioa ardatz izango duen formakuntza saioa antolatu du Urola Kostako Udal Elkarteak, K Bulegoarekin elkarlanean –K Bulegoa Gipuzkoako Foru Aldundiako Kultura Departamentuko arreta zerbitzua da–. Saioa UKUEren Zarauzko egoitzan emango da, 10:00etatik 13:00etara.

Formakuntza saioak helburu du kultur edota sormen proiektuentzat komunikazio modu egokienak identifikatzea eta horiek aplikatzen ikastea, “informazioa interesdun guztiei modu eraginkorrenean iritsiko zaiela bermatzeko”. Nola komunikatu zure proiektua. Komunikazio estrategia eraiki izenburupean, Maio studioak gidatuko du saioa. Hainbat adibide eta jardunbide egokitatik abiatuta, komunikazio estrategia eta teknika desberdinak erakutsiko dizkiete parte hartzaileei. Era berean, mezuak diseinatzeko nahiz transmititzeko hainbat gako ikasiko dituzte.

Saioa erabat doakoa da baina, parte hartzeko ezinbestekoa da aurrez izena ematea. Apirilaren 16ra arte egongo da zabalik izena emateko epea; horretarako, ondoko galdetegia bete beharko du interesatuak.

Argazkia: UKUE