Getariako Eusko Alderdi Jeltzaleak atsekabez hartu du Jose Antonio Ardanza Garro lehendakariaren heriotzaren berria. Lehendakariari errespetua adierazteko, Eusko Jaurlaritzaren dekretuarekin bat egiten du eta haga erdian ezarri du Batzokiko ikurriña, xingola beltzarekin.

Ardanza lehendakariaren legatua balioan jartzen dute Getariako jeltzaleek:

1.- Bakea eta bizikidetzaren aldeko apustu nabarmena egin zuen terrorismoaren momenturik gogorrenean.

2.- 80. hamarkadan Euskadik bizitako krisi ekonomiko bortitzari aurre egin zion lehendakaria izan zen eta herri honen berrindustrializazioa bultzatu.

3.- Alderdi honen momentu gogorrenean aurre egiten jakin zuen, zatiketak garaituz, Euskadiri gobernurik onena emanez.

Azkenik, Getariko Eusko Alderdi Jeltzalearen aldetik doluminak eta besarkada bat familiari.

Agur eta ohore lehendakari.