Gizonezkoen Gorengo Mailako lehenengo taldean diharduen Getariako Keta futbol taldea denboraldi ederra ari da egiten. 38 punturekin, sailkapenaren laugarren postuan dago baina, datozen partidatan, gauzak asko alda daitezke. Izan ere, sailkapenaren goi partean egoera estu dago.

Getariarrek oso gertu dituzte bai aurretik bai atzetik dituztenak. Puntutan berditunduta, baina atzetik, Sto. Tomas Lizeoa (Donostia) eta Mariño C.D. (Irun) ditu. Aurretik, berriz, Roteta C.D (Donostia), Ostadar F.T (Lasarte Oria) eta Vasconia C.D. (Donostia), hurrenez hurren, bi, hiru eta lau punturen aldera.

Gaur arte jokatutako 24 partidetatik, 10 irabazi, 8 berdindu eta sei galdu ditu Ketak. Datorren igandean, apirilaren 14an, Lengokoak S.D.ren (Donostia) aurka jokatuko du 25. jardunaldia. 12:15ean hasita, Donostiako Cesar Benito zelaian neurtuko dituzte indarrak. Igandekoaz gain, beste lau partida besterik ez dira geratzen denboraldia amaitzeko.