San Prudentzio egunaren bezperarako, festa eguna prestatu dute San Prudentzioko auzotarrek. Zehazki, hilaren 27an, larunbatarekin, bazkal garaitik hasita izango da auzoan jai giroa.

Eguna bertso bazkariarekin ekingo dute. Hain justu, Unai Iturriaga eta Nerea Elustondo bertsolariek girotuko dute jatordua. Bazkal ondoren, Naparjito festa, eta Annie Ma Neraren nahiz Babarrunbaren emanaldiak izango dira.

Bazkaritara joateko interesa duenak sarrera erosi beharko du eta horiek gaurtik, apirilaren 12tik, daude erosgai Harritarten. Sarrera bakoitzaren kostua 22 eurokoa da.