Zorua berritzeko lanak direla-eta, bihar, apirilaren 17an, AP-8ko Zestoa-Zumaiako lotunean, Behobiako noranzkoan trafikoa etengo dute. Hori dela eta, 21:30etik 04:30era, Zestoa-Zumaiako autobidearen sarrera itxita egongo da Donostiarako noranzkoan; irteera, aldiz, zabalik mantenduko da. Baita, Bilboko noranzkoko sarrera eta irteerak ere. AP-8ra sartzeko alternatiba modura, Itziarko eta Zarauzko lotuneak erabil daitezke.

Gipuzkoako Foru Aldundiatik azaldu dutenez, lan horiek bide-zoruak berritzeko proiektuan daude sartuta. Egitasmo horren baitan, AP-8 eta AP-1 autobideetako nahiz GI-20 errepideko 18 zati birgaituko dituzte datozen 24 hilabeteetan.