Katxopa Gaztelekuan lan egiteko, langile bila dabil Getariako Urritza Aisialdi Taldea. Interesa duenak bete beharreko baldintzak dira aisialdiko begirale titulua edukitzea, 18 urte baino gehiago izatea, euskaraz jakitea eta asteburutan libre egotea.

Curriculumak urritza.ae@gmail.com posta elektronikora bidali beharko dira. Helbide horrez gain, 688 71 25 10 telefono zenbakia jarri dute harremanetarako kontaktu modura.