Apirilaren 25erako, Miramon Enpresa Digitalak eta Urola Kostako Udal Elkarteak, adimen artifizialari buruzko jardunaldia prestatu dute. Saioa ChatGPT eta Gemini bezalako tresnetan oinarrituko da eta, 09:00etan hasita, Udal Elkarteak Zarautzen duen egoitzan izango da.

Imanol Teranen gidaritzapean, tailerrak helburu du adimen artifizialari buruzko informazioa helaraztea negozio desberdinetan dihardutenei eta, besteak beste, edukia sortzeko, bezeroari arreta emateko eta testuak itzultzeko nahiz laburtzeko duten erabilgarritasuna azaltzea.

Adimen artifizialaren gaitasunen eta onuren inguruan ez ezik, “parte hartzaileak egungo zein etorkizuneko erronka teknologikoei aurre egiteko prestatuko dituzte, praktika hobeak bultzatuz eta arriskuen ezagutza zabalduz”.

Izena ematea guztiz doakoa da baina, parte hartzeko, ezinbestekoa da aurrez ondorengo estekan izena ematea.