Joan den astean jakinarazi zuten antolatzaileek, San Prudentzio egunaren harira, larunbatean, apirilaren 27an, jai giroa izango dela nagusi auzoan. Izan ere, urtero lez, Nafarjito festa antolatu dute auzotarrek: Unai Iturriaga eta Nerea Elustondorekin bertso-bazkaria egingo dute lehenik eta ondoren, Annie Ma Nera eta Babarrunbaren emanaldiekin, festak jarraipena izango du. Bazkaritarako tiketak Harritarte dendan daude salgai, 22 eurotan. Bazkariko menua zurrukutunak eta zikiroak osatuko dute.

Zabaldu berri dutenez, igandean, apirilaren 28an, ere izango da zer egina. 10:00etan, goizeko diana joz, txistulariak ibiliko dira auzoan zehar. 12:00etan, haurrei zuzendutako herri kirolen jolasak egingo dituzte. 12:30ean, Gure Txeruko dantzari txikiek emanaldia egingo dute eta 13:00etan, Ekain pailazoaren eskutik, Slapstik ikuskizuna izango da. Goizean zehar, gainera, Enbilen Pepitak trikitilari eta panderojole taldea ibiliko da auzoa alaitzen.

 

Lotutako albisteak: