Gipuzkoako Foru Aldundiak garraio publikoan erabiltzeko txartel berri bat sortu du. Horri esker, aste honetatik aurrera, Mugi txartela duten mendekotasun, ikusmen-urritasun larridun eta gurpil-aulkidun pertsonen laguntzaileek doan bidaiatu ahal izango dute autobus eta Euskotren zerbitzuetan.

Txartela eskatzeko, Mugi edo Lurraldebus txartelaren titularra izan behar dute laguntzailea behar duten pertsonek. Gainera, inprimaki bat bete behar dute eskaera egiteko. Aurreikuspenen arabera, hilabeteren buruan jasoko dute txartela etxean.

Autobusa erabiltzean, laguntzaileek titularraren txartela erakutsi beharko diete gidariei eta haiek doako txartela bat emango diete. Euskotrenen dabiltzanek, berriz, leihatilatik pasa beharko dute txartela jasotzeko. Txarteldegirik ez dagoen geralekuan kasuan, interfonoan eskatu beharko dute pasabidea irekitzeko.

 

Argazkai: El Correo Gallego