Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako lehen partehartze datuak 13:00etan eman dituzte. Datu horien arabera, Getarian, boto eskubidea dutenen 2.208 herritarretatik %42,88ak bozkatu du goizean zehar.

Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, gaurkoan, 1.795.206 herritarrek dute botatzeko eskubidea –horietatik 75.634 lagunek lehenengo aldiz eman ahalko dute bozka–. 13:00 bitartean, %28,05ak bozkatu du. Orain artean, parte hartzerik altuena Gipuzkoan izan da, %30,02a; ondoren, Bizkaian, %27,43a eta azkenik, Araban, %25,93a.