Getariako Udaletik jakinarazi dutenez, San Roke kaletik Gaztetape hondartzara arteko pasealekuaren gainean dagoen mendi magala egonkortzeko lanak hasi dituzte gaur. Baldintza klimatikoek magalaren higadura eragin dute azken urteetan eta egoerak okerrera egin duela iritzita, udalak berak Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatu zion ingurua egonkortu eta indartzeko.

Bi erakundeak adostasunera heldu ziren: Aldundiak egingo ditu lanak eta udala arduratuko da ondorengo mantenu-jarduerez. Hain zuzen ere, gaur hasi dira lanak eta, gehienez, hamabost egun irautea aurreikusten da.

Horrek eragina izango du oinezkoen pasealekuan, astelehenean eta astearten erabat itxita egongo baita. Asteazkenetik aurrera, berriz, ezingo da bide horretatik pasa 08:00etatik 16:00etara.

Udalak barkamenak eskatu dizkie herritarrei “sortuko zaizkien eragozpenengatik”.

 

Argazkia: Getariako Udala