Gaur, apirilak 25, hasi da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkapen fasea, Gipuzkoa Bertsotan lelopean. Getariarren presentzia lehen saiotik dago bermatuta, Libe Goenagak parte hartuko baitu Eskoriatzako kanporaketan. Bihar Zestoan jokatuko denean, aldiz, Amets Aizpurua ariko da. Azkenik, Danel Olanok maiatzaren 2an abestuko du Altzon.

Sarrerak azkar ari dira saltzen eta ia saio guztietarakoak agortuta daude. Getarian maiatzaren 9an egingo denerako, aldiz, geratzen dira. 19:00etan hasiko da saio Iturzaeta Herri Eskolako aretoan eta Txomin Azpiroz de Pedrok, Odei Lopez Larraurik, Oier Aizpurua Olaizolak, Urko Arregi Markuluetak, Jon Altuna Arteagak eta Ekain Tolaretxipi Errazkinek hartuko dute parte. Gai-jartzaile, berriz, Uxune Areizaga Aranberri ariko da.

Getariako saioko sarrerak bertsosarrerak.eus webgunean eros daitezke 7 euroan (5 euroan gazteek).