Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako Departamentuak amaitutzat eman ditu Getariako N-634 errepideko espaloiaren gaineko ezponda egonkortzeko lanak. Eginbeharrek bi asteko iraupena eta 17.710,80 euroko kostua (BEZik gabe) izan dute.

Lan horien baitan, mendi magalean zegoen lehengo hesia kendu, eremua garbitu eta sare berria jarri dute. Horrez gain, belarra erein dute, itxura aldetik, “ingurunearekin hobeto integratzeko”.

Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia