Eskoriatzako saioarekin eman zaio hasiera Gipuzkoa Bertsotan bertsolari txapelketarako sailkapen faseari. Libe Goenaga getariarrak hartu zuen parte atzoko estreinakoan eta, 330 puntu eskuratuta, bera izan zen garaile. Bigarren geratu zen Peru Aiartza (316,5 puntu),...
Gaur, apirilak 25, hasi da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkapen fasea, Gipuzkoa Bertsotan lelopean. Getariarren presentzia lehen saiotik dago bermatuta, Libe Goenagak parte hartuko baitu Eskoriatzako kanporaketan. Bihar Zestoan jokatuko denean, aldiz, Amets...
Getariako Udalak sustatuta, zoru pelbikoa indartzeko ikastaroa emango da datorren hilabetean Sahatsaga kiroldegian. Lau asteko ikastaroa izango da eta asteartetan emango da, hau da, maiatzaren 7an, 14an, 21ean eta 28an. 18:00etan hasiko dira saio guztiak eta Miren...
Iban Gontan gazte getariarra ETB1eko Sukalerrian saioan izan zen atzo. Joseba Argiñanorekin batera, urdaiazpiko eta tomate olio-errearekin betetako berdela prestatu zuen eta, bien bitartean, hara eta hona dabilen GZR musika taldeaz aritu zen. Haren sorrera, lehen...
Atzo zabaldu zen EAEko haurreskoletan 2024-2025 ikasturterako plaza eskatzeko epea. 2023 eta 2024 urteetan jaiotako haurren gurasoek zein legezko tutoreek maiatzaren 10era arte egin ahal izango dute eskaera online edo presentzialki. Onartuen behin-behineko zerrendak...
Iturzaeta Herri Eskolan COVID-19aren hedapenak ahalbidetzen duen heinean ospatuko dute. 18:00etan, Berdura plazan, Irrien Lagunak, 10 urte! ikuskizuna. Haurrei eta beraien familiei zuzendutako emanaldia. 19:00etan, [...]
Sinopsia: Esmeralda, Ines eta Ursula, arratsaldero, kanpai hotsekin batera, puntual elkartzen dira merienda mahai baten inguruan. Tisana, pasta, azukre eta pastelez betetzen dituzte gorputzak, beraien [...]
Salbatore Deuna Abesbatzaren 100. urteurrenaren harira, Musika Parrokian ekitaldiaren barruan antolatutako kontzertua. Sarrerak azaroaren 5etik aurrera eskuratu ahal izango dira Getariako Turismo Bulegoan, 943140957 telefono [...]
Eguberriei musika jarri asmoz, Gazte Alaiak Txistulari Taldeak emanaldi ibiltaria egingo du. Herriguneko txoko desberdinetan geldialdia egin eta hiruzpalau pieza joko dituzte.
Kautiskak, Pepita Sagarhazik eta GZ-k jolasen eta abestien bitartez, ingurumenari buruzko hainbat arlo jorratuko dituzte: etxeetan zenbat hondakin sortzen den, asko ala gutxi birziklatzen den, [...]
Bixente Martinez gitarristak bere bakarkako lehen lana aurkeztuko du. Txoria buruan eta ibili munduan diskoa Oskorriren errepertorio mitikoan oinarrituta dago eta abestiei bizitza berri bat [...]
Cookie-ak erabiltzen ditugu gure webgunean ahalik eta zerbitzurik egokiena bermatzeko. Gune honetan jarraitzen baduzu, horrekin ados zaudela ulertuko dugu.Ados.