Gaur goizean XXIV. Marmitako Lehiaketan prestatuakoak dastatu dituzte ehunka getariarrek eguerdian Harritarten. Bazkalondoan, Bentazarreko Mutiko Alaiak taldeak, euskal doinuz, alaitu du giroa; kanta artean, azken egunetan herrian nagusitu den Esperantza oe,...
Plazan jarritako karpen itzalpean, 28 bikote batu dira gaur goizean XXIV. Marmitako Txapelketan parte hartzeko. Haietako askok ez zuten lehen aldia baina pandemiak eragindako geldialdiak, berritasun itxura eman dio gaurkoari. Hala, beste hainbat gorabeheren artean,...
Herriko 14 eta 18 urte bitarteko gaztetxoek erakutsi behar izan dute gaurkoan sukalderako duten abilezia. Labanak zorroztuta eta zartagiak ondo garbituta ekarri dituzte VIII. Patata Tortilla Txapelketara. Orotara, 21 bikotek parte hartu dute eta euren eginbeharra...
Beste behin, argi geratu da Getariako afizioa itzela dela. 11:00etan hasita, trikitilarien eta panderojoleen laguntzarekin, kalejiran jaitsi dira herritar ugari portura. Hala, Esperantzako mutilak noiz agertuko, Altxerrian egon dira guztiak zain. Nola ez, ez dira...
17:30ean hasi eta 21:00ak aldera amaitu dira XXIV. Salbatore Txapelketako finalak. Pilotariek maila ederra erakutsi dute eta bertaratutako pilotazaleek lehia estuaz gozatzeko parada izan dute. Eguzki galdatan eta bero handiarekin jokatu dituzte, batez ere, lehenengo...
Erromatar bidean barrena heldu dira euskal selekzioen aldeko mendi martxaren 20. edizioko parte-hartzaileak. Txistulariak zituzten zain Herrerieta kalean, eta haien laguntzaz, Nazio bat, selekzio bat oihuen artean, heldu dira plazaraino. Ekitaldi nagusiaren aurretik,...
Izen-ematea doakoa izango da eta emailez egin beharko da helbide honetan: palamemoriala@gmail.com Izena ematerakoan, bi partaideen izen-abizenak eta telefono zenbaki bat zehaztu beharko dira. Ordenaren [...]
16 urtetik gorako bikote mistoek hartuko dute parte. Kanporaketa bidez ariko dira, irabazten duen bikoteak jarraituko du lehian. Gehienez 16 bikotek hartuko dute parte. [...]
Cookie-ak erabiltzen ditugu gure webgunean ahalik eta zerbitzurik egokiena bermatzeko. Gune honetan jarraitzen baduzu, horrekin ados zaudela ulertuko dugu.Ados.