Komunitateko Albisteak
Iribar txapelketako buru dela hasiko da gaur futbitoko hirugarren jardunaldia
Denboraldiaren amaieran zinez eskertzen diren puntuak bildu ohi dira kirol txapelketen hasieratan. Hala, XII. Floren Memoriala Futbito Txapelketan, partida bakoitza jokatzearekin antzematen dira taldeen gora-beherak sailkapen orokorrean. Gaur ekingo zaio txapelketaren...
Joan den astean, Iurek lortu du Egunean Behineko urrezko domina
571,70 puntu lortuta, Iure izan da pasa den asteko Getaiarrak taldeko irabazlea. Egunean Behineko 13. denboraldiko lehen garaipena izan da Iurerentzat, azkena ote? Bigarren sailkatua Iruene izan da, 532,30 punturekin, eta hirugarrena JokinAizpuru, 527,73ko...
Getariako EAJ-PNVk udalari eskatu dio N-634 errepidearen mozketen inguruan herritarrak egoki informatzeko
Bide segurtasuna bermatzeko, EAJk Meagako errepidean ibilgailu astunen trafikoa mugatzeko eskaera luzatu dio Bide Azpiegitura departamentuari eta Mugikortasun sailari lanzaderako autobusa eta Lurraldebusen ohiko zerbitzuak egoki koordinatzeko. Getariako EAJ-PNVk...
Astillerok, Iribarrekin berdinduta, sailkapen buruan ekin dio XII. Floren Memoriala Futbito Txapelketari
Azken orduko hainbat gorabehera tarteko, XII. Floren Memoriala Futbito Txapelketaren baitan igande arratsaldean jokatu beharreko norgehiagokak orduz aldatu behar izan ziren. Hala, batzuk egunean bertan jokatu ziren, goizez, eta beste bat ostiral gauean. Ezustekoak...
Marka guztiak hautsi ditu berriro ere Iruenek
Egunean behinen denboraldi berrian jokatutako lau partidetatik hiru irabazi ditu Iruenek. Horrez gain, bere markak hobetzen ari da asterik aste; oraingoan, 594,01 punturekin amaitu du astea, lehenago berak markatutako puntuazio altuenetik urrun (571,46 puntu egin...
Harro herri, Korrika!
KORRIKA abiatzear da. Hamar egunez, gelditu gabe, Euskal Herriko zazpi lurraldeak zeharkatuko dituen KORRIKA hastear da, eta gu urduri gaude; urduri eta pozik; pozik eta ilusioz gainezka; baina, batez ere, HARRO gaude! "Harro hadi" zioen euskal kantu ezagunak, "HARRO...
Denboraldiko lehen garaipena lortu du Mujikak
542,73 puntu eskuratuta, joan den astean, Getaiarrak taldeko buru amaitu du Mujikak. Egunean Behineko 14. denboraldiko lehen garaipena izan da Mujikarentzat. Sasoiko laugarren astea izan da iragan berri dena eta aurreko hiruretan, Iruene izan da garaile. Bigarren eta...
Hirugarren astez jarraian, Iruenek lortu du puntuaziorik altuena
Egunean Behineko 14. denboraldia hasi zenetik, jada, bete dira hiru aste. Lehenengotik hona, Getaiarrak taldean, gauzak ez dira gehiegi aldatu. Izan ere, Iruene erabiltzaileak lortu du hiruretan garaipena. Hiru aste horietako puntuaziorik baxuena azken astean lortu...
Are gorago geratu da langa azken astean
Indartsu hasi zen Egunean behinen denboraldi berria Getaiarrak taldean. Bigarren astea areago joan da eta 571,46koa izan da puntuaziorik altuena. Iruenek lortu du. Haren atzetik, bigarren sailkatu da Mikel Lasa, 527,15 punturekin eta hirugarren, Kajutei 516,52rekin....
Iruene izan da 14. denboraldiko lehen irabazlea
Zaharrak berri edo ezusteko handiegirik ez, behintzat, Egunean Behin jokoko Getaiarrak taldean. Joan den astea izan da 14. denboraldiko lehena eta bertan, Iruene izan da garaile. 558,09 puntu lortuta, sailkapenaren buru jarri da. Bigarren eta hirugarren sailkatuak...