Zaharrak berri edo ezusteko handiegirik ez, behintzat, Egunean Behin jokoko Getaiarrak taldean. Joan den astea izan da 14. denboraldiko lehena eta bertan, Iruene izan da garaile. 558,09 puntu lortuta, sailkapenaren buru jarri da. Bigarren eta hirugarren sailkatuak Aitor IO eta Iure izan dira, 556,88 eta 529,50 punturekin, hurrenez hurren.

Getaiarrak taldea abian jarri zenetik, bi denboralditan izan ezik, gainerakoetan Iruenek lortu du taldeko garaipena; 12tik 10etan lortu du puntuaziorik altuena. Denboraldi berria ere bide onetik, indartsu, hasi du. Datozen asteetan ikusiko da zein norabide hartzen duen lehiak eta parteide berririk gehitzen den edo ez irabazleen zerrendara.

 

Lotutako albisteak