Albisteak
“La Cenicienta” ballet emanaldia ikustera joateko doako autobusa antolatu dute Getariatik
Kursaala Eskura ekimenaren baitan, Les Ballets de Monte-Carlo "La Cenicienta" ballet emanaldia ikusteko doako autobus zerbitzua jarri du Getariatik Kursaal Eszenak. Emanaldia maiatzaren 29an, astezkenean, izango da, 19:30ean hasita. Sinopsiak honela laburbiltzen ditu...
Agenda
Turismoaren kudeaketa jasangarria eta integrala bultzatuko dute eskualdean
Urola Kostako Udal Elkartea Biosphere Certified Destination zigiluan sartu da, turismoaren kudeaketa jasangarria eta integrala bultzatzen duen kudeaketa sisteman. Administrazio publikoen, enpresa-ehunaren eta herritarren lankidetzan oinarrituta, Garapen Jasangarrirako...
Onlifly taldeak abesti berria sareratu du
Urtarrilaren amaieran grabatu zuen Onlifly talde getariarrak bigarren diskoa Donostiako Corsarios estudioan. Hasiera batean diskoa plazaratu arteko prozesuak "luze" jotzea aurreikusten bazuten ere, gogoari eutsi ezin eta...
Odei Lopezek irabazi du Gipuzkoa Bertsotaneko Getariako saioa
Aretoa ia beteta zela, Gipuzkoa Bertsotan sailkapen fasearen saioa jokatu zen atzo Iturzaeta Herri Eskolan. Uxune Areizagak gidatuta, sei bertsolari aritu ziren: Urko Arregi, Ekain Tolaretxipi, Odei Lopez, Txomin Azpiroz, Oier Aizpurua eta Jon Altuna. Epaile lanak...
Enpleguaren arloan, herritarren ikuspegia jasotzeko galdetegia zabaldu dute
Datozen urteetan enplegu arloan landu beharreko ekintzak zeintzuk izango diren definitzeko, Urola Kostako Udal Elkartea hausnarketa prozesu batean murgilduta dago. Ekimen horrek helburu du eskualdeko ikuspuntu desberdinak batzea eta dauden beharrak edota ideiak...
Osasun arloko negozioen digitalizazioari begira, prestakuntza saioak antolatu ditu UKUEk
Eskualdeko osasun-arloko ekintzaile, autonomo eta mikroenpresei zuzendutako prestakuntza saioak antolatu ditu Urola Kostako Udal Elkarteak. Saio guztiak SPRIk garatutako proiektu baten baitan emango dira eta helburua da, "aipatu hartzaileen negozio zein enpresak...
Maiatzaren 23rako antzerki tailerra antolatu dute liburutegian
Gaurtik, maiatzaren 9tik, dago zabalik antzerki tailerrean izena emateko epea. Bost urtetik gorako herritarrei zuzendutako ekimena da eta maiatzaren 23an, ostegunarekin, egingo da, 16:00ak eta 19:00ak bitartean. Izen-ematea 2-6 laguneko taldetan egin behar...
Komunitatea
Bihar hasiko da Egunean Behineko denboraldi berria
15. sasoiari emango dio hasiera Egunean Behinek bihar, maiatzaren 6an. Jokoaren sustatzaileek aurreratu dutenez, "kultura eta adimen artifiziala lotuko dituen denboralditxo interesgarria izango da" eta uztaila arte luzatuko da. Era berean, gogorarazi dute aurten bost...
Old Stars da, lehenbizikoz, Floren Memorialeko lider
XII. Floren Memoriala Futbito Txapelketa oso bizia ari da izaten eta asterik aste aldatzen da sailkapenaren egoera. Hala, Aste Santuko etenaldiaren ondotik, pasa den asteburuan itzuli ziren taldeak zelaira eta sailkapenaren buruan zeuden bi taldeen arteko partidak...
Garraio publikoan etxera itzultzeko odisea
Zumaiako jaietara garraio publikoan joatea erabaki dugu, urtero egin izan dugun bezala. Aurten ere, garraio publikoaren eskaintzak, administraziotik erabiltzeko aholkatzen den eta finantzatzen den horrek, ez du bete erabiltzaileen eskaria. Adin eta egoera sozial...
Bideoak
Eskolako ahotsa
Problem displaying Facebook posts. Backup cache in use.
Click to show error