XII. Floren Memoriala Futbito Txapelketa oso bizia ari da izaten eta asterik aste aldatzen da sailkapenaren egoera. Hala, Aste Santuko etenaldiaren ondotik, pasa den asteburuan itzuli ziren taldeak zelaira eta sailkapenaren buruan zeuden bi taldeen arteko partidak berrikuntzak eragin ditu.

Buru zen Astillerok galdu egin zuen bigarren zegoen Izarriren aurka (2-4). Horrek sailkapen nagusian Izarri aurreratzea eragin zuen. Aldi berean, Izarrirekin puntutan berdinduta zegoen Old Stars 5-0 gailendu zitzaion Iribarri, eta gol gorabeherari esker, bera jarri da lider 16 punturekin.

Honakoak izan ziren zazpigarren jardunaldiko gainerako emaitzak: Elkanok 2-7 galdu zuen Abeta Berriren aurka, Marukak 3-8 galdu zuen Taxkoren kontra eta Itxas Etxek 7-4 irabazi zion Kaia/Kaiperik.

Old Stars isilpeko lana ari da egiten txapelketa honetan eta hasiera gorabeheratsua izan bazuen ere, lau garaipen lortu ditu erreskadan. Ondorioz, honela dago sailkapen orokorra txapelketako zortzigarren jardunaldiaren atarian:

 

Zortzigarren jardunaldia, gaurtik

Amaierara heltzen ari da XII. Floren Memoriala Futbito Txapelketa, izan ere, beste bi jardunaldi, finalaurrekoak eta finala soilik falta dira.

Gaur, apirilak 26, hasiko da zortzigarren jardunaldia. Ohi moduan, igandean jokatuko da bigarren zatia. Partida guztiak frontoian izango dira euririk egiten ez badu. Egingo balu, berriz, kiroldegira lekualdatuko lirateke.

Apirilak 26, ostirala

  • 22:00etan, Itxas Etxe-Taxko. Epailea, Elkano.
  • 23:00etan, Izarri-Elkano. Epailea, Itxas Etxe.

Apirilak 28, igandea

  • 17:00etan, Abeta Berri-Kaia/Kaipe. Epailea, Old Stars.
  • 18:00etan, Astillero-Iribar. Epailea, Abeta Berri.
  • 19:00etan, Maruka-Old Stars. Epailea, Astillero.

 

Lotutako albisteak: