Getariako Udaletik jakinarazi dutenez, datorren asteazkenean, abenduak 26, irekiko da Sahatsaga Goiko babes ofizialeko etxebizitzetan zein tasatuetan izena emateko epea. Interesatuek hilabete inguruko tartea izango dute, urtarrilaren 23ean amaituko baita eskariak egiteko aukera.
Interesa duten pertsonek dagokien eskaera orria beteta, dokumentazioarekin, aurkeztu beharko dute udal bulegoan urtarrilaren 23ko 13:00ak baino lehen. Online ere egin daitezke eskariak, kasu horietan luzeagoa izango da epea, urtarrilaren 23ko 23:59ra artekoa.
Eskaera orriak hemen behean, Udaleko webgunean zein udal bulegoan bertan eskuratu daitezke:
- SAHATSAGA – II FASEA – BABES OFIZIALEKO ETXEBIZITZAK
- SAHATSAGA GOIA – II FASEA – ETXEBIZITZA TASATUAK
Horiekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa hau da:
Eskatzaile guztiek
- Eskatzaile eta bikotearen NANaren fotokopia.
- 2017ko Errenta Aitorpenaren kopia, eskatzailea eta beste jasotzaileena, edo 10-T ziurtagiria.
- Errolda edo bizikidetza agiria, edo lan-bizitzaren txostena (bere kasuan).
- Familia liburuaren fotokopia (ezkonkide eta seme-alaben orriak).
- Izatezko bikoteen Erregistroan izena eman izanaren agiria, bere kasuan.
- Etxebideren agiria.
Mugikortasun urriko pertsonak
Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako mugikortasun urriko ezintasunaren baldintza eta izaera egiaztatzeko agiria; gurpil-aulkia, bastoi bi erabili beharra edo 7 eta 15 punturen bitartean izatea.
Familia ugariak
Familia ugariaren tituluaren fotokopia.
Lotutako albisteak:
- Getariako EAJk Sahatsagako II. fasean gazteentzako babes ofizialeko eta tasatuak diren etxe gehiago erreserbatzeko eskaera tramitatu du
- Sahatsaga Goiko etxebizitzen esleipenerako oinarriak azaldu dituzte
- Sahatsaga Goiko babes ofizialeko etxebizitzetarako eta etxebizitza tasatuetarako hautagaiek Etxebiden izena eman behar dute