Xabier Etxaniz gazte getariarra El conquistador del Pacificoko asteleheneko saioan kaleratu zuten. Ondorioz, Panaman bizi izandako esperientziaren balorazioa egingo du gaurko El conquis: el debate programan. Emanaldia 22:30ean hasiko da ETB2n.

Talde berdean lehiatu da Etxaniz, Patri Espinar eta Nagore Osororen gidaritzapean. Taldekide kopurua tarteko, proba bat baino gehiagotan parte hartu ezinik geratu da, eta arazoak izan ditu eltxoekin. Hala ere, duela hilabete batzuk ARTZAPEn egindako elkarrizketan adierazi zuen beroa jasatea bereziki zaila izan zela.

 

Lotutako albisteak: