Barne mugak irekita, gaurtik aurrera, kanpokoak zabaltzen hasiko da Europar Batasuna. Asteazken honetatik aurrera, EBko 27 estatuek onartu egin dute kanpoko muga 15 herrialderi irekitzea. Ondorengoak dira herrialde horiek: Aljeria, Australia, Kanada, Japonia, Montenegro, Maroko, Zeelanda Berria, Ruanda, Serbia, Hego Korea, Tailandia, Tunez, Uruguai, Georgia eta Txina.

Zerrenda hori bi astean behin berrikusiko dute, eta herrialde bakoitzaren osasun egoeraren arabera eguneratu egingo da.

Argazkia: Wikipedia

Lotutako albisteak: