Koronabirusak eragindako pandemiaren ondorioz, neurri zorrotzekin egingo dira aurtengo udalekuak. Guztira 100 umek hartuko dute parte, eta horiek 5-7 haurrek osatutako talde txikiagotan antolatu dituzte. Talde bakoitza begirale baten gain egongo da.

Goizeko 09:30ean elkartu dira plazan, eta 13:00ak bitartean, herriko txoko desberdinetan zehar, hainbat ekintza egin dituzte. Urtero bezala, uztailean zehar egingo dira udalekuak.

Lotutako albisteak: