Egunean Behin jokoko bosgarren denboraldiak aurrera darrai, eta dagoeneko bosgarren astea ere atzean utzi dugu. Azken aste horretan, Iruene izan da irabazlea. 559,87 punturekin lehenengo postua lortu du, eta bigarren sailkatuari, Txantxi Dotoreri, alde polita atera dio; ia 16 puntuko tartea. 537,80 punturekin, hirugarrena, berriz, Unai izan da.

Iruene oso emaitza onak ari da lortzen, baina oraingoz, bigarren astean ezarritako errekorra gainditzerik ez du lortu. Izan ere, bigarren aste hartan 574.61 puntu eskuratu zituen Iruenek, eta harrez geroztik, ez berak ez gainerako Getaiarrak taldeko lehiakideek ez dute langa hori gainditzea lortu.

Lotutako albisteak: