Azken egunetan egoera apur bat egonkortu egin da, eta koronabirusak kutsatutako getariar kopuruak behera egin du. Horri esker, intzidentzia tasa ere jaitsi egin da, eta gaur gaurkoz, 491,92an dago. Aste honetan, astelehenetik asteazkena bitartean, hiru kasu zenbatu ditu Osakidetzak; egun bakoitzean kasu bat.

EAEn, kutsatuei dagokionez, gorakada txiki bat izan da. Atzoko egunez, 9.656 proba egin zituzten eta horietatik 632 (%6,5) positiboak izan ziren. Herenegun egindako probetatik %6,3ak eman zuen positibo; asteartean, berriz, %5,6ak. Hala, azken egunetako joera goranzkoa izan da.

505,16ko intzidentzia tasarekin, eremu gorrian jarraitzen du Gipuzkoak. Bizkaia eta Araba, berriz, eremu laranjan daude; hurrenez hurren, 340,81eko eta 355,22ko tasarekin. Bestalde, ospitalean dagoen gaixo kopuruak behera egin du; 337. Atzo 32 pertsona ospitaleratu zituzten, eta ZIUetan 127 gaixo daude.

Lotutako albisteak: