Urtarrilaren 30 eta 31n jokatu zen Sierra Nevadan (Granada, Espainia) Espainiako Movistar SBX eta SX Kopa, eta bertan, oso emaitza ona lortu zuen Irati Idiakezek. Izan ere, bere kategorian (U19/17), bigarren amaitu zuen. Gainera, snowboarder getariarrak ARTZAPEri azaldu zionez, mugikortasun murrizturik ez zuten kirolariekin lehiatu zen: “Ni nintzen desgaitasuna zuen bakarra”. Asteburu honetan ere halaxe izango da.

Bigarren fasea ere Sierra Nevadan egingo dute: larunbatean sailkatze probak, eta igandean finalak. 50 snowboarderrek eta 65 eskiatzailek hartu zuten parte lehenengo fase hartan, eta asteburu honetarako ere antzeko parte hartzaile kopurua espero dela azaldu du Espainiako Neguko Kirolen Federazioak (RFEDI).

Argazkia: Irati Idiakez

 

Lotutako albisteak: