Osakidetzaren azken txostenaren arabera, atzo hiru COVID-19 kutsatu izan ziren herrian. Hala, kasuek goranzko joerari eusten diote, eta gaur-gaurkoz, Getariako intzidentzia-tasa 883,39an dago– atzo, 812,72an zegoen–.

Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeak kontutan hartuz gero, Gipuzkoak du intzidentzia-tasa altuena; hain zuzen, 500,10. Bizkaiak eta Arabak 360,91ko eta 426,70ko intzidentzia metatua dute, hurrenez hurren.

Atzo, orotara 9.313 PCR eta antigeno proba egin zituzten EAEn, eta egindako testetatik %7,8ak positibo eman zuen; alegia, 726 pertsonek. Erietxeetan 557 gaixo daude koronabirusak jota, herenegun baino hamabi gehiago. Horietatik 127 ZIUetan daude.

Lotutako albisteak: