Osasun Sailaren txostenaren arabera, Getarian COVID-19 kasu berri bat zenbatu du Osakidetzak. Ondorioz, intzidentzia-tasaren beheranzko joera eten egin da, eta 70,67tik 106,01era igo da.

Aurreko egunekoarekin alderatuta, Euskal Autonomia Erkidegoko positibo-tasa dezente jaitsi da: herenegun %4,5ekoa izan zen, atzo, berriz, %2,9koa. Atzo 9.812 PCR eta antigeno proba egin ziren, bezperan baino 3.640 gehiago, eta 280 positibo atzeman zituzten, aurreko egunean baino lau gehiago. Hala, EAEko intzidentzia-tasak ere behera egin du: 330,41etik 289,49ra.

Erietxeetako egoerak ere nabarmen egin du hobera. Gaur-gaurkoz, gela arruntetan 256 pertsona daude ospitaleratuta, bezperan baino 25 gutxiago; ZIUetan, berriz, 133 gaixo daude, aurreko egunean baino 13 gutxiago.

 

Lotutako albisteak: