Osasun Sailaren txostenaren arabera, atzo COVID-19 kutsatu bat atzeman zuten herrian; bezperan, hiru izan ziren. Ondorioz, intzidentzia-tasak beste koska bat egin du gora eta momentuz, 141,34an kokatu da.

Euskal Autonomia Erkidegoan, positibo-tasa aurreko egunekoa baino baxuagoa izan da. Gaur-gaurkoz, %8,3koa da –bezperan, %9,7koa izan zen–. Intzidentzia-tasa, ordea, 318,77tik 346,68ra igo da.

Atzo, orotara, 9.498 PCR eta antigeno proba egin zituzten, eta horietatik 788 positiboak izan dira. Positibo kopuru altuena 19-39 urte arteko gazteengan atzeman dute; zehazki, 390 positibo. Bestalde, erietxeetako gela arruntetan bezperan baino bost gaixo gehiago daude; ZIUetan, berriz, aurreko egunean baino bost lagun gutxiago.

 

Lotutako albisteak: