Azken egunean, Osakidetzak ez du COVID kasurik atzeman. Horri esker, intzidentzia-tasak ehun puntu baino gehiago egin du behera: 918,73tik 812,72ra.

Euskal Autonomia Erkidegoan, ordea, bezperako datuak baino okerragoak jaso dira. Positibo-tasa %12,2koa da; egindako 9.014 PCR eta antigeno probetatik 1.102k emaitza positiboa eman dute. Positibo kopuru gehien, zehazki 303, 20 eta 29 urte bitarteko gazteetan atzeman dituzte.

Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako intzidentzia-tasa 800etik jaitsi eta 785,42an kokatu da. Erietxeek antzeko egoeran jarraitzen dute. Gela arruntetan 265 gaixo daude koronabirusak jota eta zainketa intentsiboetako unitateetan, aurreko egunean bezala, 61.

 

Lotutako albisteak: