Atzo koronabirus kutsatu bat, larunbatean bi eta ostiralean zero zenbatu ditu Osasun Sailak Getarian. Azken 14 egunetan, 24 positibo identifikatu dituzte herrian eta intzidentzia-tasak, lehengo ostegunarekin alderatuta, behera egin du. Gaur-gaurkoz, 848,06koa da intzidentzia.

Euskal Autonomia Erkidegoan, atzo zenbatu zuten asteburuko positibo kopuru txikiena; hain justu, 767. Orotara, 7.280 PCR eta antigeno proba egin zituzten, aurreko bi egunetan baino gutxiago. Atzoko positibo-tasa %10,5ekoa da, bezperan baino ia bi puntu baxuagoa. Intzidentzia-tasak ere beheranzko joera izan du eta 858,29an kokatu da.

Bizkaian identifikatu dituzte, beste behin, COVID-19 kasu gehien. Adin tarteari dagokionez, ordea, aldaketa bat egon da eta 10-19 urte arteko pertsonengan atzeman dituzte positibo gehien. Erietxeetako gela arruntetan, bestalde, bezperan baino gaixo gehiago daude: larunbatean 219 pertsona zeuden, atzo 239. ZIUetan, berriz, 63tik 60ra jaitsi da gaixo kopurua.

 

Lotutako albisteak: