Euskaltzaindiak atzo Donostiako udaletxean egindako Osoko bilkuran izendatu zituen Andres Alberdi eta Itxaro Borda euskaltzain oso. Euskararen Akademiak jakinarazi duenez, bere arautegiak eskatzen duen gehiengo osoz egin da izendapena. Hala, pasa den udan euskaltzain emeritu izendatutako Xarles Videgainen eta Andoni Sagarnaren lekua beteko dute.

Izendatu berriek zortzi hilabete epea izango dute sarrera-hitzaldia prestatzeko. Gero, beste hainbesteko epealdia izango dute erantzunezko idazkia egin behar duten euskaltzainek beraiena prestatzeko. Prozesu hori amaitzean egingo zaie Alberdi eta Bordari harrera-ekitaldia.

Euskaltzain berriak kontuan hartuta, 24 euskaltzain osok, emerituzko hamarrek eta 143 urgazlek –hala izan da Alberdi 2018k orain arte– osatzen dute gaur egun Euskaltzaindia. Akademiaren sorreratik, 98 pertsona izan dira euskaltzain oso.

 

Argazkia: Euskaltzaindia.

 

Lotutako albisteak: