Gaurko eguraldi umela eta hotza gauza gutxitarako izan da aproposa; txokolate beroa edateko, ordea, giro paregabea egin du. Hala, frontoiko karpara gerturatu direnek barruak berotzeko eta gozatzeko parada izan dute. Bertan, opil gozoak txokolatetan bustiz, hamarnaka haur nahiz heldu bildu dira.

Ondoren, Tomaxen abenturak pailazo emanaldiak ikusmina sortu du. Berdura plaza jendez bete da eta barre algaren artean, publikoak, gehiengo bat haurrak, adi jarraitu du ikuskizuna. Behin hori amaituta, buruhandiak ibili dira kalez kale, Incansables txarangak lagunduta.

Bihar, San Anton Egunez, egun osoan zehar izango da festarako aukera. Goizean goiz, Gazte Alaiak Txistulari Taldearen dianak esnatuko du herria eta jarraian, haurrentzat jolasak, txakolin dastaketa, bertsolariak eta herri kirolak izango dira, beste zenbait ekintzen artean. Ikus egitarau osoa.

 

Lotutako albisteak: